Inprimatu

Zeintzuk gara?


 

ADSIS Fundazioa

 
Gure misioa elkartasunezkoagoa eta zuzenagoa den gizarte baten eratzean datza, txirotutako eta baztertutako gizabanako eta taldeen sustatze osoaren bitartez. Gure zeregin hau banakako zein taldekako prozesuen bidez gauzatzen dugu; prozesu hauek zerbitzu eraginkorrean, laguntza eta harreman hurbilean oinarrituta daude. Bereziki, gazteak konprometitzea bilatzen dugu. Horrez gainera, beste erakundeekin eta gizabanakoekin batera, giza ekintza, heziketa eta garapenerako lankidetasun programak gauzatzen ditugu.
 
Telefonoa: 943 283 544
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
www.fundacionadsis.org

 

Alboan

 
Garapenerako lankidetzan lan egiten duen Jesusen Lagundiren GKEa gara Loiola Probintzian. Kristau espiritualtasun batetik, Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsona eta erakundeen borondateak eta ahaleginak batzen ditugu, giza garapenarekin konprometituta dagoen hiritartasuna eragiteko, iraunkorra eta pertsona guztiek berdintasun baldintzetan eskura dezaketena. Bizkaian, Bidezko Merkataritzaren aldeko gure apustua Kidendaren bidez bideratu dugu ; proiektu horretan, Caritas-Bizkaiarekin eta Elizbarruti-Misioekin batera lan egiten dugu, eta helburu nagusiak hauek ditu: herritarrak gai horren inguruan sentsibilizatzea, bidezko merkataritzako produktuak komertzializatzea eta boluntario-lana sustatzea.
 
Telefonoa: 943 275 173

 

Cáritas Gipuzkoa

 
Gipuzkoako Caritasek Elizaren karitatea adierazi eta antolatzen du, eta era horretan kristau komunitate osoaren bidez jarduten du baztertuen dauden pertsonen alde. Ekonomia solidarioaren ereduari jarraituz, Bidezko Merkataritzaren aldeko ekimenak bultzatzen ditu 1997az geroztik, gipuzkoarrak sentsibilizatuz eta hainbat erakunde eta boluntario talderi  gai horren inguruko lanak egiten lagunduz. Horrela, merkataritza eta  ekonomia arloan sistema bidezkoago bat bultzatzen du, pertsonen duintasunarekiko errespetua eta justiziazko harremanak  oinarri hartuta.
 
Telefonoa: 943 440 744

 


 


 

Emaús Gizarte Fundazioa

 
Emaús Gizarte Fundazioak bidezko merkataritza lehentasunezko eta zeharkako lerro bat bezala aztertzen du, bere lankidetza eta hezkuntza eraldatzaile estrategian. Modu honetan, ekonomia solidarioaren esparrutik, hezkuntza eta sentsibilizazio lerro guztietan bidezko merkataritza lantzen da, bai kontsumo kontziente eta arduratsuaren praktika bat bezala, elikadura burujabetzaren paradigmatik edo ingurumenarekiko errespetutik. Horrez gain, herri administrazioekin lan egiten du erosketa publikoaren irizpideen barneraketan, bidezko merkataritzari buruz prestakuntzak ematen ditu eta Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak programaren erakunde koordinatzailea da Euskal Autonomia Erkidegoan.
 
Telefonoa: 943 367 534
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
www.emaus.com

 

SETEM Hego Haizea

 
SETEM elkarteak posible diren aldaketak sustatzen dituen GGKE bat da, genero ikuspegia oinarri izanik, ekoizpen, kontsumo eta finantza-eredu jasangarriago,  bidezkoago eta arduratsuagoak sustatuz. Ikerketa, salaketa, sentsibilizazio, hezkuntza zein garapenerako lankidetzaren bitartez, alternatibak bultzatzen ditugu, eragin handia izango duten keinu txikiak lortuz.
 
Telefonoa: 943 314 415
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
 
 

Babeslea: