Inprimatu

Sarean lan egiten dugu

Sortu zenez geroztik, Donostiako Bidezko Merkataritza Taldeak Donostiako udalerrian Bidezko Merkataritza sustatzen duten eragile eta erakundeak elkartzeko helburu argia izan du. Guztion indarrak batu, sentsibilizazio-lan eraginkorrago bat egiteko eta herritarrei mugimendu horri buruzko ikuspegi sendo eta bateratua eman ahal izateko.
Ikuspegi horrekin, Donostiako Bidezko Merkataritza Taldeak era askotako ekimen eta proposamenetan parte hartzen du hiriko beste erakunde batzuekin batera. Era berean,  harreman estua dugu  Estatuko Bidezko Merkataritzako Koordinakundearekin.
Bestalde, Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea zabalik dago beti, berarekin elkarlanean jardun nahi duten talde eta erakunde guztiekin batera lan egiteko, bai unean uneko proposamen edo jardueretan, eta baita modu iraunkorrean, nahi duenari Taldeko partaide izateko aukera emanez.

 

Babeslea: