Inprimatu

Zer da taldea?

Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea, duela hamar urte baino gehiago sortu zen, giza garapen iraunkor bat lortzeko tresna bezala, bidezko merkataritza herri mailan sustatzeko helburuarekin. Horretarako, erakunde batzuk Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren ospakizunerako prestaketetan elkarrekin lanean hasi ginen, herritarrei kontsumoaren eta parte-hartzearen alternatiba erreal bat gerturatuz.

Geroztik, sarean egindako lanak eboluzionatzea eta bidezko merkataritzaren inguruan sentsibilizazio bat lortzeko estrategia komun bat sortzea posible egin du. Modu horretan, gaur egun hezkuntza komunitatearekin, elkarte-sarearekin eta herritarrekin modu espezifikoan lan egiten dugu.

 

Argazkiak: Quintas SETEM-entzat

Babeslea: