Argazkiak: Quintas SETEM-entzat

Inprimatu

Munduko Arrozak

Munduko arrozak: martxan dagoen ekimena

  • Bilbon  2004. urtean  sortu zen.
  • Jai izaera duen gertakizun honek besteak beste, honako hau bultzatu nahi du: partehartze soziala, normaltasun  parametroetan oinarritutako harremanak eta gure auzoetan bizi diren pertsonen integrazioa, nahiz bertakoak  edo etorkinak izan.

Donostian, ekimen  honekin duela urte batzuk, 2008.urtean,  hain zuzen ere egin genuen bat, Urgulleko Kulturarteko Topaketen  markoan. Ekimena Euskal Herriko hiriburuetan egun berean egiten dugu elkarrekin : Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian. 2012. urteaz geroztik Errenterian ere ospatzen da.

Arroza  unibertsaltasun eta aniztasunaren ikurra. Arroza kultur guztien platerra komuna  bere prestaketetan, nahasketetan, koloretan, zaporetan... bezain anitza da, horregatik oso ikur aproposa iruditzen zaigu gure auzoetan ematen den unibertsaltasun  eta aniztasuna ordezkatzeko eta era berean pertsona eta kultur desberdinen erlazioak dakarren aberastasuna irudikatzeko.

Festa

Gure sare zabaleko taldeak, mugimendu  sozialak,etorkinen elkarteak, gure auzoetako pertsonak norbanako gisa... festa honekin bat egin dezaten gonbidatzen ditugu.parte hartuz, gozatuz, errebeindikatuz eta guztiaren gainetik kultur desberdinen arteko aberastasuna eta mosaiko hau osatzen dugun era askotako pertsonen erlazioak esperimentatuz.

 

Mugimendu soziala, herrikoa eta autogestionatua

Plataforma antolatzailea sortu dugu eta honek egin nahi diren jardueren aurrediseinuaren ardura hartzen du: sentsibilizazioa, salaketa, ekarpen  zehatzak... eta lan-taldea sortzen dugu.

Guk lortu nahi dugun helburuetako bat  pertsonen  eta talde anitzen partehartze zabala bermatzea da, eta pertsona eta talde hauek erakus dezatela  bertaratutako kultur desberdinen aberastasuna. Horregatik taldeei  jardueraren bat egin dezaten gonbidatzen ditugu: musika emanaldia, dantzak, kantu korala, adintxikikoentzat jokuen dinamizazioa, antzerki emanaldia, ekimerari buruzko irrati saioa, kalejirak, produktuen dastatzea, erakusketak e.a.

 

EGUNAREN GARAPENA

“Munduklo arrozak eguna”ren garapena oso antzekoa da hiri bakoitzean  baina hainbat nabardurarekin partehartzaileen inplikazioaren araberakoa delako , hiri bakoitzen  azpimarratu nahi dutenarengatik eta toki bakoitzaren aukera zehaztengatik, kalean sukaldatzea adibidez...

 

Errealitate berria eraikitzen

Munduko arrozak festa eta aldarrikapena da, gure auzoak  eta bere  biztanleak utzikeria  egoeraren salaketa, instituzioei  deia  beraien eraginkortasun ezagatik, kulturartekotasunaren apostua, pertsonen eta kulturen aniztasunak dakarren aberastasunaren aitorpena, bizi balditzen hobekuntzaren eskakizuna, partehartze espontanearen toki irekia, autogestioa, sare-lana, hiritarren partehartzearen bultzada, auzo senidetuak, kultur aniztasunaren adierazpena,  erlazioarako gunea, gure errealitateari buruzko  sentsibilizazio sozialaren lana, espazio publikoaren erabilera topagune bezala, mestizajea, mundu berri baten alde lan egiten duten taldeen presentzia eta konpromiso pertsonal militanteak, ongizate eta gozamen sentsazioa eta gehiago, askoz gehiago...

 

Babeslea: