Inprimatu

Antzerkia: El Gran Mercado

"El Gran Mercado" antzezlanak erosi aurretik pentsatzera gonbidatzen gaitu

Ba al dakigu zer ezkutatzen den etiketen atzean? Produktuen jatorria ezagutzen dugu? Egungo sistema ekonomikoaren alternatibarik badago? Galdera hauek eta beste hainbat bultzatzen dute "El Gran Mercado" antzezlaneko protagonista alternatibak bilatzera eta modu dibertigarri eta arinean Bidezko Merkataritza mundua ezagutzera.

Antzerkia: El Gran Mercado
Antzerki Konpainia: Pez Limbo
Lekua: Lugaritz Kultur Etxea
Data: Azaroak 30 - 19:30
Hizkuntza: Gaztelania
Publiko orokorra

Pez Limbo antzerki konpainiaren "El Gran Mercado" antzezlana datorren azaroaren 30ean ikusi ahal izango da Lugaritz Kultur Etxean arratsaldeko 19.30ean. Donostiako Udaleko Lankidetza sailak, Donostia Kulturak eta Donostiako Bidezko Merkataritza taldeak antolaturiko jarduera honen helburua kontsumo arduratsua eta ekonomia solidarioa sustatzea da.

Neurrigabeko kontsumismoa, presaka ibiltzea, iragarki mezuen bonbardaketa edo saltoki handi mugagabeak “El Gran Mercado” antzezlanaren protagonistaren egunerokoaren parte dira. Hala, egungo mundu kontsumistan galduta, produktu eta etiketen atzean ezkutatzen den mundua argitzen saiatzen da eta Kontsumo Arduratsua edo Bidezko Merkataritza alternatibak proposatzen ditu.

Pez Limbo, begirada kritikoa duen antzerkia

Gasteizko antzerki konpainiak berezko sormenagatik egin du apustua eta publikoaren gertutasuna bilatzen du formatu ezberdinen bitartez. Konpainiak gizartearen eta giza harrremanen begirada kritikoa abiapuntu hartuta sortzen ditu bere ikuskizunak.

Bertaratzen direnen arteko zozketa

Antzerkira joaten diren pertsonen artean zozketatuko da Bidezko Merkataritzako produktu sorta eta Nafarroako Hiriberri Artzibar herrian kokatuta dagoen Mari Cruz Landa-Turismoan asteburua, gosaria eta afaria barne. Zozketako irabazleak irizpide bioklimatikoekin eraikitako zuhaitzeko etxola batean egoteko aukera izango du eta etxeko janari ekologikoa dastatzeko parada ere izango du.

Gonbidapenak, aretoa bete arte

Sarrera doakoa eta gonbidapen bidezkoa izango da aretoa bete arte. Interesa duten pertsonek gonbidapena lortu ahal izango dute 943 481 471 telefonora deitzen edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idazten.

Babeslea: