Inprimatu

Zer da Bidezko Merkatarita?

Nazioartean adostu duten bidezko merkataritzaren definizioa hau da:
“Elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako sistema komertziala da bidezko merkataritza. Bere helburua nazioarteko merkataritzan zuzentasun handiagoa izatea da, gizarte- eta ingurumen-irizpideei arreta handiagoa jarriz.

Garapen iraunkorrari laguntzen dio, merkataritza-baldintza hobeak eskainiz, eta ekoizpen eta langile behartsuen eskubideak bermatuz, Hegoaldean bereziki”.
(Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundea, WFTO)

 

Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundeak 10 irizpide ezartzen ditu, bidezko merkataritzaren arloan lan egiten duten erakundeek bete behar dituztenak

  1. Aukerak sortzea desabantaila ekonomikoak dituzten ekoizleentzat.
  2. Gardentasuna eta erantzukizuna
  3. Bidezko merkataritza-jarduerak
  4. Bidezko prezioa ordaintzea
  5. Haurren lanik eta behartutako lanik ez egotea ziurtatzea
  6. Ez baztertzeko, genero-berdintasuna lortzeko eta elkartzeko askatasuna (sindikala) izateko
  7. Lan-baldintza onak bermatzea
  8. Gaitasunak garatzen laguntzea
  9. Bidezko merkataritza sustatzea
  10. Ingurumena errespetatzea

 

Babeslea: